jueves, 13 de mayo de 2010

HARRIJASOTZAILEAREN BILOBA (ROLLO ANTIETNIKO BAT)

"
Nere begien aurrera etorri da Ekhi Lopetegi “Delorean” konjuntoko kantari ahots-mehearekin egindako elkarrizketa (Noticias de Gipuzkoa, urriaren 8ko alea).
Delorean musika etnikoa da, pentsamendu etniko baten umea da. Musika guztiak dira etnikoak eta pentsamendu semantiko guztiak dira etnikoak.
Baina Metropol deituko diodan etnia honek pretentsio aingerutar bat du; bueno, ez dakit den aingerutarra edo deabrutarra, baina pretentsio jasangaitza dela bai.
Metropol etnia hau sinistuta dago beren etnia ez dela etnia bat, baizik-eta gizakia dela besterik gabe; beren musika ez dela etnia jakin batena, baizik-eta musika humanoa dela besterik gabe, eta dena hola.
(Ni neu ere, gutako edozein, kultura horren azpian gaude; “Metropol etniakoa” izatea da kultura horren azpian egotea eta, gainera, ez jakitea, ez ohartzea, etnia jakin batekoa zarela eta ez besterik.)
Metropol etnia da etnia bat, baina munduan gaur garaile eta nagusi izateak sortarazten dio etnia ez izatearen irudipena, eta gizaki huts unibertsal izatearen uste tonto-harroa.
Etnia honen ezaugarri tontoena: ez jabetu izana mundua borobila dela eta distantzia berbera edo oso antzekoa dagoela munduko edozein bazterretatik lurraren erdiraino. Ondorioa: leku batzuk “lokalak” dira, eta beste batzuk “unibertsalak”; norbere jaioterriko txorradak “lokalistak” dira, eta beste batzuen jaioterriko txorradak “unibertsalak” dira. Adibidez: Zarautz, lokalismoa; Singapur eta Alaska, ez lokalismoa. (Ikus beherago Lopetegiren hitzak.) Oso gauza tontoa da hau, badakit, baina ez naiz deus asmatzen ari. Ez da ahaztu behar munduan den etnia ustetsu eta tonto-harroenaz ari garela hizketan Metropol etniaz ari garenean.
Oso altutik hitzegiten du Ekhi Lopetegi kantoreak elkarrizketa horretan:
agerretxo.jpg
“Euskadi tendrá muchos vascos universales y muchos festivales, pero no se dan las condiciones sociales para crear de forma libre, desinhibida, sin prejuicios ni corsés. Es una sociedad muy encorsetada, aunque hay fugas y gente que está haciendo cosas interesantes. Mi opinión personal, que no tiene por qué ser la de todo el grupo, es que los cánones culturales de Euskadi están estrechamente vinculados a los cánones políticos, y eso hace que el universo se nos cierre. Me irrita el localismo, la cultura en Euskadi se ha ritualizado al máximo y la gente parece atrapada. Hay que abrir líneas, establecer relaciones con el exterior... Es un mundo tan cerrado en sí mismo que habría que vaciarlo, la gente debería desertar.”
Laostia, e? “Euskadin ez dago libertaderik.” Jaioterria desfamatzeak puntuak ematen ditu, segun ze jaioterri eta segun ze puntu irabazi nahi diren. Begira zer lerdokeria: “ez dago libertaderik” esan balu, edozeinek sentitzen duena esango zuen, baina “Euskadin ez dago libertaderik” esanda… enpin, ixildu egingo naiz. Gero desertzioa predikatzen du, jendeak desertatu egin beharko lukeela: balientea mutila, izugarri balientea. Jendeak desertatu egin beharko luke, bai, baina ez “Euskaditik”, baizik-eta Gauza Potoloetatik! Antilokalismoa da lokalismo tristeena.
Gehiago:
“Ahora disponemos de herramientas como Internet que pueden contribuir a barrer ese estancamiento y todo el coágulo social que es Euskadi. En nuestro caso, por ejemplo, el boom de Internet sólo ha potenciado dinámicas que teníamos adquiridas desde chavales: no hay que quedarse nunca en lo local, sino buscar cosas interesantes allá donde se produzcan, en Singapur o en Alaska. Hay que escribir otro guión que no sea el que todos conocemos. Es nuestra tarea. Con Delorean, en cierto sentido, hemos escrito otro guión, hemos demostrado que se pueden hacer las cosas de otra manera.”
“Euskadi odolbildu sozial bat da”!! Lehengoa berriro ere: “Gizartea odolbidua da” esan balu ederki, baina ez: rollo etniko lokalista puta hori bota behar!
Dena dela, inportanteena da beraiek laostia direla, hori da inportanteena: Euskadi odolbildua izango da, itxia, lokalista eta nahi dena, libertaderik ez da egongo, baina beraiei horrek ez zien erasaten; Euskadin bizi zirenean beraiek unibertsalak ziren! Baina horretarako bera izan behar da, eta beraiek izan behar da, eta edozein ez da Bera eta edozein ez dira Beraiek. Harrapaitzak anplitik!
“Creo que nuestro sonido ha podido enriquecerse del ambiente de una ciudad tan rica como Barcelona, pero por otro pienso que tal vez no sería tan distinto porque cuando vivíamos en Zarautz y Euskadi siempre prestábamos atención a lo que sucedía en la escena internacional independiente.”
agerre-zarra.jpg
Bukatzeko:
(1) neri Delorean gustatzen zait, edo zitzaidan, bereziki Into The Plateau diskoa. Hiru-lau aldiz ikusi ditut zuzenean, okerrean hizketan aditu baino lehen. Orain naxka ematen didate;
(2) egin dezatela kantu bat titulu honekin: “Gu gira Euskadiko gaztedi berri savaterizatua.”
(3) zergatik jarri dugu tituluan “Harrijasotzailearen biloba”? Honegatik: Ekhi Lopetegi Luix Lopetegi “Agerre” Loiolako harrijasotzaile zenaren biloba da (argazkian ageri den horixe da). Erakustaldi batetan hil zen.

ERIK ARTEAGA "

zakarrikez.nireblog.com-etik kopiatutako artikulua.

zer uste duzute? linka incertidumbresurbanas-en jarri dut, eta trujik, Ekhik (deloreaneko abeslariak arrazoi pixka bat baduela esan du).

Ze jarrera hartu behar dugu?

1 comentario:

Unknown dijo...

Tontonabo Katredarako...